XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaztearen ziurtasunak zalantzan utzi zituen jarraitzaileak, baina Marks-ek, bapatean iheslariengatik hilik nahiz bizirik emango zioten saria gogoratuz, bere pistola atera eta esan zien lagunei: - Goazen mutikok; berdin da bizirik ala hilik atzematea, harrapatzea da kontua - eta George-ri bota zion tiroa.
Balak gaztearen sonbrailua bota zuen eta Elisak oihu bat egin zuen.
Simenon-ek elkarrizketa ohizko lasaitasunez jarraitu eta adierazi zion: - Hobea duzu babestu eta gutxiago hitzegitea.
George-k berehala egin zuen hori eta harkaitzen atzean egokitu eta lagunari esan zion: - Jim, ni agertzen den lehenengoaz arduratuko naiz, zu bigarrenaz eta horrela.
Ez dezagun tiro bat ere hutsegin.
Marks-en lehen tiroaren ondoren Tom Loker-ek aurrehartu eta oihu egin zuen: - Goazen aurrera! Ni lehenengo - eta bide arriskutsu hura igotzen hasi zen.
Gorputz handi hura, gora igo orduko nabarmendu zen eta George-k tirokatu zuen.
Amorruzko oihu batek erantzun zion balari baina Loker-ek, nahiz eta bala alboan sarturik izan aurrera jarraitu eta pitzadura